Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia; zibilizazio osoak sortzen du gizonaren eta zikiratuaren tarteko emaitza hori, femeninotzat jotzen den hori. [] Interpretazio-sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femenino bihurtzea: ideal hori mamitzeko, ez da nahikoa heterosexuala izatea, ezta ama izatea bera ere; "egiazko emakumea" produktu artifizial bat da, zibilizazioak ekoitzia, garai batean castratoak ekoizten zituen bezalaxe; ustez pinpirinkeriarako, otzantasunerako duen "sena" ikasarazi egiten zaio, gizonari harrotasun falikoa bezalaxe; gizonak ez du beti onartzen bere gizon-bokazioa; emakumeak arrazoi sendoak ditu are otzantasun gutxiagoz onartzeko esleitu zaion bokazioa. Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia; zibilizazio osoak sortzen du gizonaren eta zikiratuaren tarteko emaitza hori, femeninotzat jotzen den hori. [] Interpretazio-sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femenino bihurtzea: ideal hori mamitzeko, ez da nahikoa heterosexuala izatea, ezta ama izatea bera ere; "egiazko emakumea" produktu artifizial bat da, zibilizazioak ekoitzia, garai batean castratoak ekoizten zituen bezalaxe; ustez pinpirinkeriarako, otzantasunerako duen "sena" ikasarazi egiten zaio, gizonari harrotasun falikoa bezalaxe; gizonak ez du beti onartzen bere gizon-bokazioa; emakumeak arrazoi sendoak ditu are otzantasun gutxiagoz onartzeko esleitu zaion bokazioa.