Euskal Herriko patriarkatu (neo)liberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu (neo)liberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan dituen ondorioak erakusten ditu liburu honek; hiru dimentsio horiek eta haien ondorioak lehen aldiz modu bateratuan ikertuz. Hori da liburu honen berrikuntza nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Hirigune Elkargoko datuetatik abiatuta patriarkatu (neo)liberala ulertzeko sistema kontzeptual bat eskaintzea. Gure gaurko mundua hobeto ulertzeko, xehekiago aztertzeko eta eraginkorrago iraultzeko.