Itxoidazu Café de Passy-n, Etxeberria anaiek elkarrekin idatzi duten eleberri sendo eta anbiziotsu honek bi kontakizun-hari nahasten ditu, fisikoki Parisen bat egiten dutenak –Café de Passy-n–, denbora diferenteetan gertatu arren, eta espirituz garai eta pertsonak idealizatzeko joeraren kritikak elkartzen dituenak. Batetik, bi anaia biki Frantzian barrena autoz oporretan: kilometro pila, abenturak, jazarpenak, parrandak, ustekabeak; baita bien arteko haserretze eta adiskidetzeak ere, bakoitzaren poz eta miseriak… Egiazko “road-movie” bat da hau, gure hizkuntzaz gutxitan ikusi bezalakoa. Bestetik, berriz, hogeita hamabi urte lehenago, apaizgaitegitik aterata Nanterren filosofia ikasten ari den gazte euskalduna: Maiatzeko iraultzaren osteko Paris hura, bere bor-bor intelektual eta kultural guztiarekin, eta aldi berean Burgosko prozesuaren itzala, frankismoaren kontrako klandestinitateko giroa, bere ilusio eta beldurrekin, ekintza txoro eta eztabaida nahasiekin.