Lur bat haratago

Autor
Irigoien Aranberri, Joan Mari
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490274538
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
13,99€

Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, eder, mamitsu, liluragarri bat kontatzen digu beste hamaika istorio txiki, bitxi, jakingarriren bitartez, irakurlea bere giroan blaituz eta bere sarean harrapatuz, denbora luzerako. Izan ere, XVII. mendeko Nafarroara garamatza egileak: familia handikia dira Etxegoiendarrak, urte luzez erbestean egonak Gaztelako inbasioari aurre egiteagatik baina agintari berriekin ostera adiskidetuak, eta etxeko seme bigarrena dugu Joanes, eleberriko protagonista eta kontalaria. Bi munduren artean sentitzen da etengabe Joanes Etxegoien: arbasoen heroitasuna eta gurasoen pragmatismoa, zientziaren argia eta erlijioaren abaroa, tradizioaren babesa eta modernitatearen deia, lurra eta itsasoa, Europa eta Amerika, katolikoak eta luthertarrak... Halakoxea baitzen sasoi hura ere, kontraesanez eta zalantzaz betea.