Joxe Austin Arrietaren bigarren eleberri hau kronika zehatza eta fantasia umoretsua da aldi berean, hizkuntza aberats baten erregistro ugaritan adierazia. I–aki Arretxea eta Izaskun Etxeberria protagonisten gutunetan oin harturik, idazlearen gaztaroko hainbat oroitzapenen bilduma aurkezten zaigu, neurri batean bederen "frankismotik post-frankismorako igarotze-belaunaldi" gaztearen bizipen eta jokabideen zenbait ezaugarri esanguratsu islatuz bertan. Literaturgintzari berari buruzko gogoeta-saio interesgarri bat ere bada nobela hau, irakurleok lekuko eta partaide izatea lortzen baitu autoreak idazketa-prozesuak eragiten dizkion zalantza, jazargo eta gatazka guztietan. Obra luze, sakon eta erakargarria, zinez.