Ametsen trafikatzailea

Autor:
Urzelai Eraña, Andoni
Editorial:
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413601908
Idioma
Publicado
2022
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
10,99€

Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroak gobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala. Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa nahasia du nortasuna, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets jada Etxanoz Doktore bihurtutakoak. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak. Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena.