Etxeko istorio bati tira eginda sortu du
egileak, istorio honetako protagonistetako
bat bihurtuta, antzezlan bat: emakume
ezkonberri baten heriotza tragikoaren
pasadizoa. Egileak, ordea, komediaren eta
ironiaren arintasuna baliatuz jakin du gaiari
gaurkotasuna ematen orain ia ehun urte
gertatutako pasadizoari. Bide batez, hizpidera ekarriko ditu arautik kanpoko sexu-joerekiko iraganeko eta egungo errezeloak, adineko emakumezkoak nahiz neskatxa gazteak protagonista dituztenean batez ere.