Bekatuaren itzala

Autor
Mendiguren Elizegi, Xabier
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490276464
Idioma
Publicado
2017
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
8,49€

"Etxeko emakumeak dira. Serora eta alaba. Ez dut haietaz kexurik, ez horixe. Aitzitik, haien lanari esker hartu ahal izaten dut nire zereginetarako astia eta are aisia ere, honakoak idazteko-eta. Haiek errurik ez, baina teilatupe berean emeen hatsa sumatzeak aztoratu antxa egiten nauela barruntatzen dut aldian-aldian. Badakizu nik oroipen txar bat dudala, makurkeria bat gertatu zitzaidan baina berriz ere bide zuzenean nauzu. Alabaina, emakumeak beti hor, beti emakume, eta burura datozkit atzendutako okerkeria haiek, berehala uxatzen ditut baina ez naiz nire gogoeten jabe. Nire burua zigortuz ezin ezer lortu, saiatu banaiz ere, ezta lanpetuta ere, holakoak ohean bururatzen baitzaizkit, loaren zain, lo eta bake eske nagoela, baina lo bare eta lasaiaren ordez, serora eta alaba, Isabel eta Ines, datozkit burura; gaueko isiltasunean, etxean kanilen bateko jario pausatua eta kalean berriz zakurren baten noizbehinkako zaunka besterik aditzen ez dela, bi emakumeen marmarra iristen baitzait tarteka, ahots emea eta eme ahotsa, zertaz ari diren bereizi ezin badut ere".