"C´est la vie" kantatzen dute zaharrek

Autor
Zabala Oiartzabal, Karlos
Editorial
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413600635
Idioma
Publicado
2021
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
9,99€

Anton Pla, berrogeita bost urte inguruko hondarribiarra, bi seme-alabaren aita, lehen lorezain eta orain finka-administratzaile; larunbatetan aita alargunari bisita egiten dio Lesakan eta igande goizetan bere lagun Kinkori taberna garbitzen laguntzen dio Irunen. Gizon arrunta, inon arruntik bada, xehetasun txiki batengatik ez balitz: egun batez, hartarako arrazoi zehatzik eta bultzada jakinik gabe, atzeraka ibiltzen hasiko da. Xelebrekeria moduan hasi, eta azken muturreraino eramango du burutazioa Antonek, eta gauza bera nobelaren egileak: hari-muturretik tiraka, pertsonaiari segika ibiliko da hiru bat astez, uneoro gertatzen eta bururatzen zaizkionak kontatuz, eleberri umoretsu bezain harrigarria onduz. Baina nor da Anton Pla benetan? Ustekabean famatu bihurtzen den inuxentea? Pailazo sakratuen moduan gizartearen arauak zalantzan jartzen dituen transgresorea? Paradoxikoa, kaotikoa, xaloa, sarkastikoa, adar-jotzailea, zentzugabea Ezaugarri horiek guztiek definitzen dute pertsonaia, zeinak, gure ispilu deformatzailea balitz bezala, noiz barre lasaia noiz irri urduria eginaraziko digun