Dohain ugari ditu poema-liburu gustagarri eta atsegin honek: adierazpenaren samurra, iradokizunen zabala, sentipenen sakona…Denoi ematen digu lotsa pixka bat geure sentimenduez hitz egiteak, are gehiago poesia irakurtzen edo idazten dugula aitortzeak, kursitzat hartuko gaituzten beldurrez edo. Emozioen kuliska liburua sentimenduez mintzo da: maitemina, samina, poza, tristura, bakardadea, emateko desioa edo hartzekoa, naturaren indarra eta ederra norberaren sentipenen adierazgarri... Guztia hitz sinple eta sarkorrez osatuta, bihotzera zuzen iritsi nahi duten esaldiz osatuta. Bizitza eta poesia ez direlako aparte dauden gauzak, txaponaren bi aldeak baizik.