Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua...” Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu.