Errua eta maitasuna

Autor
Zapiain Agirre, Markos
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490275184
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Colección
Eztabaida
Marca de agua digital
9,99€

Euskal literaturako kritikari harrigarriena bihurtu da Markos Zapiain, bere saioetan beti ikuspegi original bat eskaintzen diguna, bere irakurraldietan ohikoa ez den bidea hartzen dakiena, behin eta berriz ustekabean harrapatzen gaituena. 'garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua'. Idazleen koadrila nahiz kapila guztietatik aparte, bere kasa dabil Zapiain, gustuko liburuen ur sakonetan murgilduta, txitxarro literarioaren arrantza bakartian. Horretarako berdintsu zaio Azurmendi edo Balzac, Borda nahiz Freud, Izagirre eta Joyce, Montoia ala Platon, Saizarbitoria zein Rousseau, Txillardegirekin Virginia Woolf. Aipaturiko horiek eta beste asko dabiltza liburu honetako orrialdeetan barrena, guztiak baitzazkio kitzikagarri guztiak deskubrimenduen iturri. Zain duzu letra-zopa, literaturaren oturuntza. On egin.