Errosario Iruarrizaga hil berri da, Sarasketaren alarguna, Donostiako familia aberatsenetako bateko kidea. Testamentu irakurketara azaldu dira haren seme-errainak eta bilobak; ugariak dira utzi dizkien ondasunak, baina, horra non jakin duten bat-batean, amona ez zela berez hil, norbaitek hil duela. Jon Bidart detektibe bipila hasiko da ikerketan, eta aurki ohartuko inor ez dela dirudien bezain garbi eta errugabea. Hortik aurrera, bata bestearen atzetik etorriko dira ustekabeak, baita heriotza gehiago ere…