Poema-bilduma harrigarri bezain eder bat apailatu du Anjel Erro poeta burlatarrak. Edertasuna bere esku trebeari eta poemen biribiltasunari zor zaie, noski; harridura, berriz, gaiari eta egileak hartu duen jarrerari. Izan ere, idazle gaztea izan arren, “idazle gazte” etiketatik eta topikotik aparte dabil Erro: ez du sortu plataformarik edo bandarik, ez du eman errezitaldirik, ez du idazten zutaberik, ez du egin musikarientzako hitzik; aitzitik, bide isil bezain berezia hartu du, eta horren lehen fruitu umoa duzu Eta harkadian ni.