Euskaldun fededun

Autor
Gartzia, Pruden
Editorial
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788413603643
Idioma
Publicado
2024
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
10,99€

“Beraz, zertan datza euskaldunen, Euskal Herriaren identitatea? Azken hamarkadetan, Ezker Abertzalearen esparrutik etengabe mailukatu ziguten lurraldetasuna dela erantzuna, gure identitatearen funtsa. Lurraldetasuna, hori zen gure asmo guztien alfa eta omega. Abertzaletasun klasikotik, hots, EAJren ingu-ruan eratzen den horretatik, ordea, eskubide historikoak aldarrikatu dira, erran nahi baita, gure foruak edo lege zaharrak, hori litzateke gure identitatearen muina, azken hamarkadetan entzun dugunari segituz gero. Bistan da bi proposamen horien helburua dela arazo historiko latz batentzat erantzun egoki bat aurkitzea, hots, euskara ez dela, gaur egun, euskaldun guztion hiz-kuntza, eta hori ez dela zerbait berria, […] arazo hori gero eta larriagoa bihurtu bada ere, frankismo garaian behea jo arte. Txillardegik modu erradikal batean planteatu zuen: eus-kara da euskaldunon aberria, euskararik gabe ez gara herri bat, ez gara gizarte bat, hori da gure identitatearen funts egiazkoa eta bakarra. Baina nola izango da gure identitatearen funtsa euskaldun askok, gehienek azken mendean, ezagutzen ez duten hizkuntza bat? […] Beraz, jar dezagun gure identitate soziala Historiaren harian eta saia gaitezen ikertzen ez bakarrik zer, baizik eta, batez ere, noiztik eta noiz arte, eta zer mugarekin, izan dugun dena delako identitatea. Zeren gu herri bat izan gara, eta gara.”