Euskara batua. Ezina ekinez egina

Autor
Zuazo Zelaieta, Koldo
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490275191
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Colección
Eztabaida
Marca de agua digital
13,00€

Sakabanaturik zegoen euskara batu egin beharko litzatekeela, hizkuntza idatzia lantzen hasi bezain laster jabetu ziren euskaldunak, XVI. mendetik aurrera. Horren premia bezain gordina zen, ordea, egitekoaren zaila: bi estatutan banaturik, eskola, administrazio eta gainerako aginteguneetatik bazterturik, eredu bat sortzeko lurralde, erakunde nahiz idazle talderik gabe, nor bere txokoari eta ohiturei loturik... Koldo Zuazok ezinezko bezain beharrezkoa zen helburu horren gorabeherak azaldu dizkigu, mendez mende. Dena den, liburu hau ez da mugatzen historia azaltzera ordea: egungo egoeran euskarak dituen ahuluneak seinalatzen ditu, joera txar batzuk salatzen eta egilearen ustez etorkizunean hartu beharreko bidea erakusten. Hizkuntzaren nondik norakoa hobeto ezagutu nahi duenarentzat informazio iturri aberatsa izango da obra hau, eta haren geroaz kezkaturik dagoenarentzat hausnarketa gai oparo eta kitzikagarria.