Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.
Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak
azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari
erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako
bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren
arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.