Bilbon. Asteburu bateko goizaldean. Alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik.
Jabi Elortza Antia 1973an jaio zen Bilbon. Euskal Filologian lizentziatua da eta hizkuntzako irakaslea DBHn. Gazteentzako bi nobela argitaratu ditu gaur arte: Sara (2017) eta Kinito egunak (2018).