Nobela modernoaren izen handietakoa de Faulkner, eta eleberri hau da haren ospearen zutabe nagusietakoa: abentura baten kontakizunaren ordez, edo horren gainetik, kontakizuna bera da abentura. AEBetako hegoaldean girotua, XX. mende hasieran, zuriak eta beltzak beren izaera eta hizkera propioekin erretratatuak.