Ursha bere gurasoekin eta anaia txikiarekin iritsi da Esloveniaren eta Kroaziaren mugatik gertu dagoen Mali oki herrixkara, asteburu bat pasatzera bere aitona-amonek basoaren erdian duten landetxera. Han emozio asko biziko ditu, beldurra barne; esaterako, amak leihoan utzitako tarta jatera etorri zen hartzari aurre egin behar izan zionean. Hala eta guztiz, bada beste bizipen bat Eta honela gogoratzen du urteak pasatu ondoren.