Ivo Labe labezomorroa eta bere familia zoriontsu bizi dira Kantadera andrearen etxe zaharrean. Baina egun batean, andrea hiltzean. Labetarrek ihes egin beharko dute jabe berriak etxea fumigatu eta zomorro guztiak akabatu baino lehen. Hiriko estoldetan barrena, Apolo hotelera helduko dira, bertan bizitzeko asmoz. Hala ere, hotelean beste labezomorro mota bat da nagusi, hotela berena dela esan eta han bizitzeko baldintzak ezartzen dituena. Ivo, orduan, munduan askatasunez mugitzeko zailtasunez eta berdintasunaren zentzuaz konturatuko da.