Izurri berria

Autor:
Garate Gohiartzun, Gotzon
Editorial:
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490276310
Idioma
Publicado
2017
Formato
application/epub+zip
Marca de agua digital
8,99€

Bi neska gazte hilda agertu dira oso denbora gutxian, droga tarteko dela. Haitz Zumeta detektibea hilketa horiek argitzen saiatuko da eta laster jabetuko da jende ahaltsua eta negozio handiak daudela heriotza horien atzean. Ikerketan sakondu ahala istilu larriagoetan sartuko da Zumeta, baina ez bera ez bere lagunak ez dira kikilduko arriskuaren aurrean. Bilboko kaleak, Neguriko txaletak, putetxeak… giro gogor eta askotarikoak agertzen dizkigu Garatek nobela honetan, ohizkoa duen euskara jator eta herrikoian. Bere arintasun eta erritmo biziari esker, ziztu batean irakurtzeko modukoa da esku artean duzun liburu hau.