Antton Ihartzegarai, 17 urtez espetxean egon ondoren, irten da azkenik Valcorneja de Cepedillako presondegitik eta sorterrira dator, Labartzara, bere arreba Ixaskunekin batean. Ez du lehenari loturik egon nahi, baina ez du aurrera begirako asmo berezirik ere. ?Bidaia kontra-kronologiko? baterako plana egin zuen barruan: aurretik ezagututako leku, jende eta esperientziak berriz bizitzea, tokiak bisitatuz, uneak oroituz.