Leturiaren egunkari ezkutua

Autor
Alvarez Enparantza, Jose Luis
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490276280
Idioma
Publicado
2017
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
8,99€

Euskal literaturan aro berri bat ireki zuen 1957an plazaraturiko Leturiaren egunkari ezkutua eleberriak. Baserritik hirira mugitzeaz gain, lehenengo aldiz azaldu zen protagonista gatazkatsu bat, bere kezka eta arazoak lehen pertsonan agertzen dituena. Lau aldi ditu liburuak, lau zati, urtaro bakoitzarekin bat: udaberria maitasunari eskainia da; uda heldutasunari; udazkena etsi-beharrari, eta neguko zatian bide bila dabil, ilunpetan eta haztamuka. Koldo Mitxelenak esan zuenez, “ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko karraxi sarkorrik. Ez dugu sekula egin, hitz batean esateko, Leturiarena bezalako ibilaldirik gogobideetan barrena”. Existentzialismoaren kezkak dira nagusi sakonean, modu sinboliko batean, aukeratu beharraren ezinegona adierazten baitigu egileak. Alde batetik bere garaian gailen zebilen filosofiaren eragina sumatzen da horretan, baina bestetik ezin uka liteke arazo eternalak direla era berean, egungo gizon-emakumeei ere badagozkigunak. Horrek eta Txillardegik darabilen euskara bizi, adierazkor eta ederrak ematen diote gaurkotasuna bere garaian mugarri izandako eleberri honi.