Londres kartoizkoa da

Autor
Elorriaga Lopez de Letona, Unai
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788497838061
Idioma
Publicado
2009
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
9,99€

?Esaten da Siberian desagertu zela Conrad lehenengo, aitarekin, bortxazko lanak egitera bidali zutenean. Eta aita bera ere desagertu zitzaiola gero, lau urte geroago, tuberkulosia, Siberiatik itzuli zirenean. Eta esaten da, hori esan izan da beti, aita desagertzen denean semea ere desagertzen dela apur bat.? Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.