Mamuak

Autor
Urkiza Ibaibarriaga, Ana
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490273319
Idioma
Publicado
2014
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
8,49€

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa? horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin? Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.