Nerabearen biluzia

Autor
Mendiguren Elizegi, Xabier
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490274583
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
6,99€

Euskaraz oso gutxi landu den generoa da oroitzapen liburuarena; Xabier Mendiguren Elizegi ere ez da bizitza oparo eta luzea gogoratzen hasteko bezain zaharra, baina aitorkizun-liburu bat egin du oraingoan. Zehatzago esanda, berak 14-18 urte zitueneko garaia oroitu eta kontatu digu, 1978-1982 bitartekoa hain zuzen ere. Zalantza-garaia izan ohi da adoleszentzia edo nerabezaroa, eta giro horretan sartu da Mendiguren, orduko bere duda-mudak, beldurrak eta ezinak modu aski gordinean plazaratuz. Hortik ?Nerabearen biluzia?, aldi berean biluzte-ekintza eta gaztetxoaren ziurgabeziazko egoera adierazten dituena. Garapen eta heltze prozesua ere bada nerabearena, eta bere bilakaera kontatzen digu egileak, hainbat alorretan: erlijioa, politika, amodioa, literatura... Idealismo lañoa eta zinismo goiztiarra eskutik helduta doaz liburuko pasadizoetan, etengabeak dira kontraesanak eta baita mundua lehenengoz ikusten duenaren deskubrimenduak ere