New York, New York

Autor
Garate Goihartzun, Gotzon
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788497837682
Idioma
Publicado
2009
Formato
application/epub+zip
Colección
Ateko bandan
Marca de agua digital
8,99€

New York, New York: gure zibilizazioaren hiriburu globala, inperioaren gunea, ametsen hiria, munduan den herririk harrigarrienetakoa. Egileak esaten digun bezala, beste edonon aurkitzen diren alderdi on eta txarrak eriden litezke bertan, neurri handi, ikaragarri, miresgarritan. Munduko bost hegaletatik heldu diren kulturak, askazi guztietako jendea, hamaika bizimodu bitxi elkartzen dira New Yorkeko karriketan; hilketak, droga, gangsterismoa, bortxakeria, baita jende bihotz-zabal eta jatorra ere. Liburu hau idatzi aurretik 18 udaldi eman zituen Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenik, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen omen den auzoan. Berak zuzenean ezagutu dituen gertakariak edo auzo horietan agitu izan direnak eskaintzen dizkigu kontakizun hauetan