Kazetaritza-idazkeraz kontatua, aspaldian argitaratutako bost erreportajeren berridazketa da liburu hau. Abiapuntua, galderaz betetako karpeta batzuk izan ziren, eta kazetariaren gogoratu beharra eta ahaztu ezina. Bilaketa amaitu eta gero, esan daiteke erantzun batzuk topatu dituela, eta beste batzuk oraindik ere airean geratu direla.