Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidente!
Nola da posible estatubatuarrek, munduko potentzia nagusia zuzentzeko,
politikan inolako eskarmenturik ez zuen, alderdikide asko
aurka zituen eta diskurtso misogino eta arrazista zabaltzen zuen enpresari
aberats hura aukeratu izana?
Galdera horiei guztiei erantzutera dator liburu hau: Trumpen garaipenaren
nondik norakoak argitzeaz gain, haren politikak ekar ditzakeenak
aztertzen ditu. Horretarako, zenbait idazle, kazetari eta
unibertsitate irakaslerengana jo dugu, AEBetan bizi diren euskal
herritar batzuk tartean. Izan ere, Europan ezinezkotzat, amesgaiztotzat
jotzen zen aukera hura, bestelako ikuspegi batetik ikusi zuten
AEBetatik.
Asmo horrekin jo dugu laguntza eske, eta baita erantzun argigarriak
jaso ere.