Baionan, Aturri ibaiaren eskuinaldean, Santizpiritu auzoan bizi ziren juduen aurkako nazien jazarpenaren garaian abiatzen da istorio hau, 1944 urtean. Sara du protagonistatzat, hamalau urteko judu baionarra, familia txokolategile bateko alaba. Hirugarren Reich-eko soldaduek gurasoak preso eraman ondoren, ihes egin beharko du bizirik jarraitu nahi badu. Maddik jasoko du bidean, jaioterrira eraman eta mendiako borda batean ezkutatzeko. Ahalik eta azkarren muga zeharkatzea dute helburu. Jaun-Paul eta Pantxoa lagunak ere elkartuko zaizkie balentriara.
Bidasoa ibaia aspaldidanik da muga eta lubaki iheslarientzat, agintari arrotzen atzaparretatik gorde nahi dutenentzat. Gaulanean ibilitako bizilagun ugariren urratsei jarraitu beharko diete mugalari gazteek Sara bizirik atera dadin, euren bizitza arriskuan jartzeko beldurrik gabe.