Uda betiko balitz

Autor
Mendiguren Elizegi, Xabier
Editorial
elkar Intxorta 1937 Kultur Elkartea
ISBN
9788490274699
Idioma
Publicado
2016
Formato
application/epub+zip
Colección
Literatura
Marca de agua digital
8,99€

Poza da liburu honetako sentimendu nagusia, literaturan gai ilunagoak ikusten ohiturik bagaude ere: mina, tristura, tragedia... Bizitzeko grinaz eta gogoz beterik daude bertako protagonistak, hamabi, hamalau, hamasei urteko neska-mutilak, bizitza horrek pozekin batera hainbat gazi-gozo eta atsekabe ekarri arren. 76an hasi eta 80ra bitartean hedatzen da nobela honetako denbora, hainbat udatan barrena; eleberri korala da berez, pertsonai bakar baten edo batzuen ordez gazte-talde osoa baita protagonista, apurka eta aurrez urtez urte aldatzen ikusiko duguna, eta gaztetxoen garapenarekin batean, zeharka bada ere, nabarmen ageriko da gizarteak berak aldi horretan izandako bilakaera. Mikrokosmos bat da Udalekua, bere baitan mundu bat biltzen duena eta aldi berean kanpoko munduaren ispilua. Mundu partikular horren hainbat estanpa eta irudi eskaintzen digu Mendigurenek, idazkera doi eta arinez.